Pierre Pflimlin
Itxura
Pierre Pflimlin (Roubaix, Frantzia, 1907ko otsailaren 5a - Estrasburgo, Frantzia, 2000ko ekainaren 27a) frantses politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]M.R.P. (Mouvement Républicain Populaire) mugimenduko diputatu izan zen 1946-1967 urteetan, eta sei aldiz ministro 1947-1958 bitartean. MRPko lehendakari izan zen 1956-1959 urteetan, eta Kontseiluko lehendakari izendatu zuten 1958an. De Gaulleri utzi zion kargua Aljeriako krisiaren garaian; hark Estatuko ministro izendatu zuen (1958-1959). Europako Kontseiluko Kontsultarako Biltzarreko lehendakari izan zen 1963-1966 urteetan, eta Europako Parlamentuko lehendakari 1984-1987 bitartean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pierre Pflimlin |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kategoriak:
- 1907ko jaiotzak
- 2000ko heriotzak
- Frantziako lehen ministroak
- Frantziako politikariak
- Nord-Pas-de-Calaiseko jendea
- Europako Parlamentuko presidenteak
- Bigarren Mundu Gerrako Frantziako militarrak
- Frantziako nekazaritza ministroak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 1. legegintzaldiko Parlamentuko kideak
- Frantziako Bosgarren Errepublikako 2. legegintzaldiko Parlamentuko kideak